Oihalezko saguzarrak egiten ikasteko tailerra izango da igandean Ekoetxean

Anartz Izagirre 2022ko eka. 8a, 16:14

Ostirala, hilak 10, baino lehen eman beharko da izena, Ekoetxera (943-81 24 48) deituta. Arropak berrerabiliz oihalezko saguzarrak egiten ikasiko dute partaideek.

Datorren igandean, ekainak 12, oihalezko saguzarrak egiten ikasteko doako tailerra izango da Ekoetxean, 11:00etatik 13:00etara bitartean. 8 urtetik gorako herritarrei zuzendurik dago saioa, eta ostirala, ekainak 10, baino lehen eman beharko da izena. Horretarako, Ekoetxera (943-81 24 48) deitu beharko dute interesatuek. Antolatzaileek azaldu dutenez, ikastaroan arropak berrerabiliz oihalezko saguzarrak egiten ikasiko dute partaideek.