Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa 2022

Azpeitiak zapatuan jokatuko du Tolosan Herriartekoaren finalaurrekoen joanekoa

Mailo Oiarzabal 2022ko eka. 8a, 10:58
Gipuzkoako Herriartekoa jokatzen ari diren Ilunpeko pilotariak. (Ilunpe)

18:00etatik aurrera jokatuko dituzte kanporaketaren lehen hiru neurketak. Igandean, berriz, Berria txapelketaren partidak izango dituzte Ilunpekoek Hernanin, Ultzamako Buruzgain klubaren ordezkarien kontra.

Final laudenetan Ataun kanporatu ondoren, asteburu honetan hasiko da Azpeitia eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalaurrekoak jokatzen. Tolosaren aurka neurtuko dituzte indarrak Azpeitiko pilotariek finalaren bila, eta Ilunpek gaur jakinarazi du joaneko partidak noiz izango diren. Hain zuzen ere, Tolosan jokatuko dituzte joanekoaren hiru neurketak Ilunpekoek, zapatuan, 18:00etan hasita.

Herriartekoaren finalaurrekoetakoa ez da izango, ordea, Ilunpeko pilotariek asteburuan izango duten hitzordu bakarra. Izan ere, igandean, Hernanin (Gipuzkoa), Berria Txapelketaren barruko partidak jokatuko dituzte azpeitiarrek. Ultzamako (Nafarroa) Buruzgain klubaren ordezkarien kontra lehiatuko dira azpeitiarrak, Berria txapelketaren final laurdenetako kanporaketan..