Erniarraitzeko ikasleek ikasturte amaierako jaialdia egin dute Dinamoan

Atzo, asteartea, egin zuten jaialdia jendaurrean, eta ikasturte osoan zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten ikasleek Dinamoan.

Ekainean sartzearekin batera, ikasturtea amaitzen ari da Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideentzat ere, eta atzo, asteartea, urte osoan zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten bertso eskolako ikasleek, Dinamoan. Bertan, Azpeitiko bertso eskolan dabiltzan zenbait umek Euskal Herriko hainbat bertsolariren gaineko kontuak azaldu zituzten. Horrez gain, hainbat bertso ere abestu zituzten ikasleek talde txikietan banatuta.

(Argazkiak: Erniarraitz Bertsozale Elkartea)

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide