Urrestillako sanjoanak 2022

San Joan suaren bueltako dantza prestatzeko entseguak egingo dituzte Urrestillan

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 8a, 08:30
San Joan sua, iaz, Urrestillan. (Maialen Etxaniz)

Datozen bi ostiraletan egingo dituzte saioak; ekainaren 10ean eta 17an, hain zuzen ere. Zimitorioan elkartuko dira, 18:30ean. Herritar guztiak animatu dituzte horietan parte hartzera. 

Urrestildarrak dagoeneko hasi dira San Joan jaietarako motorrak berotzen. Festa batzordeak jakinarazi duenez, San Joan suaren bueltako dantza prestatzeko entseguak egingo dituzte datozen egunetan: datozen bi ostiraletan egingo dituzte saioak; ekainaren 10ean eta 17an, hain zuzen ere. Zimitorioan elkartuko dira, 18:30ean.

Entseguak haurrei eta helduei zuzendutakoak izango dira. LH2tik beherako haurrek heldu batek lagunduta joan beharko dute, bai entseguetara, baita egunean bertan dantzara ere. San Joan suaren bueltakoa edonork egiteko moduko dantza dela adierazi dute festa batzordeko kideek, eta herritar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera.