Orkatz kultur elkarteak prest dauka 29. urteurrena ospatzeko egitaraua

Maialen Etxaniz 2022ko eka. 6a, 16:32

Ekainaren 15etik 18ra bitartean ospatuko dute Orkatzen 29. urteurrena. Hori dela eta, askotariko ekintzak antolatu dituzte egun horietarako. Besteak beste, Hitanoaren egoera eta Azpeitiko gora-beherak hitzaldia, trikipoteoa eta trikiti jaialdia, bertso saioa, pala txapelketaren finalak, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte kultur elkartearen urtemuga ospatzeko. 

Orkatz kultur elkarteak 29 urte beteko ditu aurten, eta urtemuga ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute ekainaren 15etik 18ra bitarterako. Gaur plazaratu dute urteurrena ospatzeko antolatutako ekintzen egitaraua. 

Askotariko ekintzak prestatu dituzte Orkatzen 29. urtemugaren bueltan: Garbiñe Bereziartuak eskainiko duen Hitanoaren egoera eta Azpeitiko gora-beherak hitzaldia, trikipoteoa eta trikiti jaialdia, bertso saioa, pala txapelketaren finalak, bazkaria eta Leherkaitz eta Selektah Stepiren kontzertuak, besteak beste. 

Dagoeneko eman daiteke izena ekainaren 18an, larunbatez, egingo duten bazkarirako, Orkatzen jarri duten izen-emate orrian. Haurren txartela 15 euro ordaindu beharko da, eta helduena 25 euro. 

Hona hemen Orkatz kultur elkartearen 29. urteurrenaren egitaraua, osorik: 

Ekainak 15, asteazkena:

19:00etan: Hitanoaren egoera eta Azpeitiko gora-beherak hitzaldia, Garbiñe Bereziartuaren eskutik.

Ekainak 16, osteguna: 

19:30ean: Trikipoteoa.

20:00etan: Trikiti jaialdia. Ondoren, mikro irekia. 

Ekainak 17, ostirala: 

22:00etan: Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Maddalen Arzallus.

Ekainak 18, zapatua:

11:00etan: Pala txapelketaren finalak. 

14:00etan: Bazkaria. 

22:30ean: Kontzertuak: Leherkaitz eta Selektah Stepi.