Lanzituz programan izena emateko epea ireki du Iraurgi Berritzenek

Andoni Elduaien 2022ko eka. 6a, 12:08

Buruan ideiaren bat duen eta hori aztertzea nahiko lukeen edonori zuzenduta dago ikastaroa. Izena emateko edota informazio gehiagorako, Iraurgi Berritzenekin jarri behar da harremanetan. Ekainaren amaieran hasiko dira saioak.

Martxan da Iraurgi Berritzen garapen agentziak sustatzen duen Lanzituz programaren hemezortzigarren edizioa. Buruan ideiaren bat duen eta hori aztertzea nahiko lukeen edonori zuzenduta dago ikastaroa. Negozio bat irekitzerakoan eman behar diren pausoak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko gaitasunak ere bereganatuko dituzte parte hartzaileek saioetan.

Ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko; izan ere, ekainaren amaieran hasiko dira saioak. Izena emateko edota informazio gehiagorako, Iraurgi Berritzenekin jarri behar da harremanetan, 688 60 12 99 telefono zenbakira deituta edota ieizagirre@iraurgiberritzen.eus posta elektronikora idatzita (Ione Eizagirre).

Lanzituz programaren xedea langabetuen lan munduratzea hobetzea da; lan sozietateen eredua du oinarrian, eta ekintzailetasuna sustatzen du. Egitasmoa Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du, eta Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak (ASLE) eta Iraurgi Berritzen garapen agentziak parte hartzen dute bertan.