Sanjuandegiko festak 2022

Tortilla usaina eta trikiti doinuak nagusi, Sanjuandegiko Auzo Egunean

Sanjuandegiko Auzo Eguna jendetsua izan zen atzo, larunbata, eta herritarrek gogotik gozatu zuten XJ Auzolanean taldeak antolatutako ekintzetan. Tartean, Gazteen I. Patata Tortilla Lehiaketa eta VIII. Trikiti Txapelketa izan ziren.

Gazteen I. Patata Tortilla Lehiaketa eta VIII. Trikiti Txapelketa izan ziren atzo, larunbata, eguneko Sanjuandegiko ekintza nagusienetakoak. Arratsaldean jende ugari bildu zen Jose Antonio Agirre plazan, eta horren erakusle da, esaterako, patata tortillak egiten izan zen jendetza. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu bi lehiaketetako irudiak.

Erlazionatuak

Araitz Etxanizek eta Enaitz Alberdik irabazi dute Sanjuandegiko VIII. Trikiti Txapelketa

kultura

Auzo Egunak aurrera jarraitzen du, eta bazkariaren ostean Gazteen I. Patata Tortilla Lehiaketa eta VIII. Trikiti Txapelketa egin dituzte. Euriak ez...

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide