Sanjuandegiko festak 2022

Mantangorriren jaitsiera eta festen hasierako unea, bideoan

Julen Imaz 2022ko eka. 4a, 11:40

Mantangorriren jaitsierarekin hasi zen festa giroa atzo, ostirala, Sanjuandegin. Erlo Telebistak bideoan jaso du festen hasierako unea.

Festa giro bete-betean murgilduta dago Sanjuandegi auzoa. Mantangorriren jaitsierarekin atzo, ostirala, hasi ziren jaiak auzoan, eta jende mordoxka hurbildu zen Mantangorri bisitatzera. Erlo Telebistak bideoan jaso du jaien lehen eguneko unerik kitzikagarriena.