Sanjuandegiko festak 2022

Skate parkeari agurra eman diote Sanjuandegin

Anartz Izagirre 2022ko eka. 3a, 15:51

Hasi da Sanjuandegiko Gazte Eguna, eta arratsaldea ondo hasteko, auzoko skate parkeari agurra eman diote. Hainbat herritar joan dira ekitaldira.

Ordu batzuk besterik ez dira falta Mantangorri Sanjuandegira heltzeko eta festa lehertzeko. Auzotarrak asteazkenetik jaietan murgilduta daude, ordea, eta horren erakusle da herenegun zein atzo Sanjuandegin izan zen giroa. Gaur, ostirala, Gazte Eguna ospatuko dute auzoan, eta dagoeneko hasi dira lehen ekitaldiak. Hain zuzen ere, Sanjuandegiko skate parkeari agurra eman diote hainbat lagunek, eta bertan izan dira adin guztietako hainbat patinatzaile. Musikaz gozatzeko aukera ere izan da ekitaldian.