Sanjuandegiko festek badute historia, eta horren lekuko dira honako argazki hauek. Akordatzen klik egin zuten une hartan non zeunden? Uztarriak Sanjuandegiko festak direla-eta kaleratu duen egunkariko edukia da honako hau.

Sanjuandegiko festek badute ibilia, badute historia. Hainbat urte dira auzotar talde batek XJ Auzolanean batzordea sortu eta festei 180 graduko buelta eman zietela. Orduz geroztik, urteen joanarekin, indarra hartu dute auzoko jaiek. Nor ez da izan Sanjuandegiko jaietan? Herritar bakoitzak bere oroitzapenak izango ditu norbere iruditerian, eta urtez urteko jaietako une asko eta asko irudietan jasota ditu Uztarriak. Horietako batzuk ekarri ditu komunikazio taldeak orriotara, oroimenaren kutxa astintzeko xedez.

Gogoratzen suzko zezena izan zen urte hartaz? Oroitzen euritan soka saltoan ibili zineten jai haiez? Nork ez ditu gogoan auzo bazkarirako prestaketa lanetan aritzen diren auzotar horiek guztiak? Eta eguzki galdatan egindako bazkariaz akordatzen? Hamar urte badira auzotar batek herri kirol jaialdian parte hartu zuela, oroitzen? Karpan trikiti doinuak sartu ziren lehen aldi hura gogoan? Mantangorriren jaitsierarako zapiak prest?

Aurten ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango da, baina giroa berotzen hasteko, hona hemen hainbat urtetan Sanjuandegin egindako askotariko ekitaldietako irudi bilduma. Gogoratzen une horiez?