Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa 2022

Izarraitz pilotalekuan ebatziko dute bihar Herriartekoaren eskuzko final-laurdenetako kanporaketa

Azpeitiarren taldea. (Argazkia: Ilunpe pilota elkartea)

Gaur-gaurkoz, Ataunek lortuko luke fasea gainditzea, baina bihar, ostirala, 22:00etan jokatuko dituzte final-laurdenetako itzulerako partidak, Izarraitz pilotalekuan. Kanporaketa gainditzen duen herria finalerdietara sailkatuko da.

Bihar, ostirala, jokatuko dituzte eskuzko pilotari azpeitiarrek Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final-laurdenetako itzulerako partidak. Ataunen aurkako lehia Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko dute Ilunpe elkarteko pilotariek, 22:00etan hasita.

Ohi bezala, kadeteen, jubenilen eta nagusien mailetako partidak jokatu beharko dituzte pilotariek. Joanekoan, Azpeitiak 2 eta 1 galdu zuen Ataunen aurka, baina tantoetan berdinduta daude bi taldeak –49na tanto dituzte Azpeitiak eta Ataunek–. Kadete mailako partida 22 eta 16 galdu zuten azpeitiarrek, eta jubenil mailakoa 22 eta 11. Nagusien mailakoa irabazi zuten Ilunpeko lagunek, ataundarren aurka 5 eta 22 nagusituta.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide