Ekainaren 11n zabalduko dute kanpoko igerilekua

Julene Frantzesena 2022ko mai. 31a, 09:10
Kanpoko igerilekua.

Zapatu horretan 11:00etan zabalduko dituzte estali gabeko igerilekuko ateak, eta irailaren 11ra arte egunero egongo da irekita, 11:00etatik 20:00etara bitartean.

Hilaren 11n, zapatua, zabalduko dute kanpoko igerilekua. Zapatuan 11:00etan zabalduko dituzte estali gabeko igerilekuko ateak, eta irailaren 11ra arte egunero egongo da irekita, 11:00etatik 20:00etara bitartean. Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, aurtengoan ez da izango azken bi udetan hartutako neurririk igerilekua erabiltzerakoan.