Gipuzkoako I. Hanburgesa Artisau Lehiaketak emandakoa, bideoan

Gorka Eizagirre eta Ihintza Elustondo 2022ko mai. 29a, 19:23

Lehiaketaz gain, hanburgesa nahiz garagardo artisau dastaketa egin dituzte Azpeitian. Xabier Aldalur Bertaneko teknikariak, Julen Galarraga epaimahaiko kideak eta Jon Agirre garagardogileak egun horrek emandakoaz hitz egin dute.

Gipuzkoako I. Hanburgesa Artisau Lehiaketa egin zuten atzo Azpeitian. Guztira, 21 harakinek parte hartu zuten txapelketan, eta horietatik bost izan ziren azpeitiarrak. Aurkeztutako hanburgesa guztiak probatu ostean, epamaihaiaren arabera, Agirre Etxe harategiarena izan da edizio honetako onena.

Gainera, lehiaketa tarteko, herritar guztiek izan zuten hanburgesak dastatzeko aukera. Janariaren osagarri gisa, garagardo artisauaz ere gozatu ahal izan zuten herritarrek; zehazki, Euskal Herriko bost garagardo ekoizleren produktuak izan ziren dastagai. Lehiaketak nahiz dastaketak ikuspuntu solidarioa izan zuten. Izan ere, bildutako dirua gerrak kaltetutako pertsonentzako materiala erostera bideratuko dute.