Euskal presoen eta iheslarien eskubideak aldarrikatu ditu Sarek

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 28a, 09:00
(Argazkia: Azpeitiko Sare)

Maiatzeko azken ostiraleko elkarretaratzea egin du Sarek, presoen nahiz iheslarien eskubideak aldarrikatzeko.

Azpeitiko Sarek maiatzari dagokion azken ostiraleko elkarretaratzea egin zuen atzo. Presoen nahiz iheslarien eskubideak aldarrikatu zituzten 19:00etan hasita plazan egingo zuten mobilizazioan. Dozenaka lagun elkartu ziren han.