Zozketa

Mainlander eta El Intachable Rony taldeen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko mai. 25a, 12:55

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek ostiraleko 12:00etara arteko epea dute.

Mainlander taldeak eta El Intachable Rony disko jartzaileak kontzertua eskainiko dute larunbatean, maiatzak 28, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek ostiraleko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleen izenak ostiralean jakinaraziko ditu Uztarriak.