Udalekuetan hezitzaile aritu nahi dutenekin lan poltsa osatuko du udalak

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 25a, 15:00
(Argazkia: Azpeitiko Udala)

Udalekuetan lan egin nahi dutenek maiatzaren 31, asteartea, baino lehen bidali beharko dute curriculuma gib@azpeitia.eus helbide elektronikora. Ekainaren 23tik uztailaren 22ra izango dira aurtengo udaleku irekiak.

Azpeitiko Udala hasi da aurtengo udaleku irekiak antolatzen: dagoeneko haurren izen ematea ireki du, eta haien heziketaz arduratuko diren begiraleak kontratatzeko lan poltsa osatzeko deialdia ere abiatu du. Hain zuzen ere, haurrekin, nerabeekin eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleekin eta heziketa behar berezietan adituak direnekin osatuko dute lan poltsa. 

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 22ra izango dira, eta 10:00etatik 13:00etara bitartean eskainiko zaie haurrei zerbitzua. Udalekuetan lan egin nahi dutenek maiatzaren 31, asteartea, baino lehen bidali beharko dute curriculuma gib@azpeitia.eus helbide elektronikora.

Lan poltsa osatzerakoan, honako ezaugarri hauek hartuko dira kontuan: begirale titulua izatea, EGA edo haren baliokidea izatea, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo horiek egiten aritzea eta antzeko lanetan eskarmentua izatea. Horiez gain, azpeitiarra izatea lehenetsiko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 15 71 60 telefono zenbakira.