Informazio praktikoa eskaini diete atzerritik Azpeitira etorritako lagunei

Andoni Elduaien 2022ko mai. 23a, 18:36
Azoka plazako saioan hainbat lagunek parte hartu dute. (Udala)

Azpeitiko Udalak antolatuta, atzerritik Azpeitira etorri berri direnei zuzendutako informazio saioa egin dute gaur arratsaldean, Azoka Plazako aretoan.

Munduko hainbat txokotatik Azpeitira etorri berri direnei zuzenduta, atzerritartasunaren inguruko informazio saioa eskaini du gaur, astelehena, Azpeitiko Udalak. Saioan, besteak beste, atzerritartasun arautegiari buruzko azalpen orokorrak eman dituzte, baita egoitza baimenaren, lanerako nahiz bizitzeko baimenaren, familia elkartze baimenaren eta baimenen berritzearen inguruko xehetasunak azaldu ere.