Kirolak eta aldarriak bat egin dute V. Sare Kros Herrikoian

Urtzi Oteiza eta Nerea Uranga 2022ko mai. 22a, 08:00

Sare Egunaren barruan jokatu zen atzo, larunbata, V. Sare Kros Herrikoia.

Presoen eskubideen eta haiek etxeratzearen aldeko aldarria kaleratu zuten atzo Sare Egunean, kirola eta festa uztartuz. Atzo eguerdian jokatu zen V. Sare Kros Herrikoian ehundik gora korrikalarik parte hartu zuten. Gizonetan, Julen Azpiazu izan zen helmugaratzen aurrena, eta haren atzetik egin zuten Jon Odriozolak eta Egoitz Arrutik, hurrenez hurren. Emakumeetan, krosaren ibilbidea osatzen aurrenekoa Maite Bikendi izan zen,  bigarrena Amaia San Vicente eta hirugarrena Oihana Arrizabalaga.