Zozketa

Maite Alberdik irabazi ditu Juaristi ISBk Palenciaren aurka jokatuko duen partidarako sarrerak

Uztarria.eus 2022ko mai. 19a, 17:45

Bihar, ostirala, 21:00etan, Palenciaren aurka Azpeitiko kiroldegian jokatuko duen neurketa irabazten badu, mailari eutsiko dio Azkoitiko eta Azpeitiko taldeak.

Juaristi ISBk partida erabakiorra jokatuko du bihar, ostirala, 21:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Izan ere, Palenciaren aurka jokatuko duen neurketa irabazten badu, mailari eutsiko dio Azkoitiko eta Azpeitiko taldeak. Iraurgi ISBk emandako sarrera bikoitza zozkatu du Uztarriak zozketan parte hartu duten bazkide guztien artean. Zozketa egin ondoren, Maite Alberdi izan da irabazlea.