Ibilaldira joateko autobusa antolatu du Ikasberri Azpeitiko Ikastolak

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 21a, 09:00
2022ko Ibilaldiaren aurkezpeneko irudia.

Maiatzaren 29an egingo dute Bizkaiko ikastolen jaia, Bilboko Abusu ikastolan. 09:00etan abiatuko da autobusa Azpeititik, eta 18:00etan itzuliko da. Ikastolako idazkaritzan eman behar da izena, ostirala bitartean.

Datorren igandean, maiatzaren 29an, egingo dute Ibilaldia Bilbon. Abusu ikastolan izango da aurtengoan Bizkaiko ikastolen jaia. Erro, harri, har lelopean antolatu dute festa, "sustraiak zainduz, gogor jardunez, harrera herri" izan nahi dutelako. Hara joateko, autobusa antolatu du Ikasberri Azpeitiko Ikastolak. 09:00etan anbulatorioaren aurretik abiatuko da autobusa, eta 18:00etan itzuliko da. Ikastolako idazkaritzan eman behar da izena, ostiraleko –maiatzak 27– 13:00ak baino lehen. Ikasleek zazpi euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek hamahiru euro.