Gipuzkoako bertso idatzien txapelketan sariak eskuratu dituzte Ikasberriko lau ikaslek

Sariak eskuratu dituzten lau ikasleak. (Ikasberri Azpeitiko Ikastola)

LH5eko Amaia Gurrutxagak, Ane Arrietak eta Iraia Urrestillak nahiz DBH1eko Irati Labakak lortu dituzte sariak.

Aurtengo Gipuzkoako bertso idatzien eskolarteko mailako txapelketan, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko zenbait ikaslek sariak eskuratu dituzte. Zehazki, honako lau ikasle hauek izan dira sarituak: Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako Amaia Gurrutxaga, Ane Arrieta eta Iraia Urrestilla, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailako Irati Labaka.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide