Jakin-mina piztu du Garbiñe Larrearen 'Sendabelarrek dakitena' liburuaren aurkezpenak

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 19a, 10:45
Garbiñe Larreak Azpeitiko Azoka Plazan aurkeztu zuen liburua atzo. (Elikagunea)

Elikaguneak antolatu zuen atzoko saioa, eta bertaratu zirenek adin entzun zituzten Larreraren azalpenak. Hain zuzen, liburuaren egileak hainbat sendabelarren gaineko azalpenak eman zituen, adibide zehatzak jarrita.

Garbiñe Larreak idatzitako Sendabelarrek dakitena liburuaren aurkezpena izan zen atzo, asteazkena, Azpeitiko Azoka Plazan, eta jende ugari bertaratu zen hitzordura. Elikaguneak antolatu zuen saioa, eta bertaratu zirenek adin entzun zituzten Larreraren azalpenak. Hain zuzen, liburuaren egileak hainbat sendabelarren gaineko azalpenak eman zituen, adibide zehatzak jarrita. Hala, bertaratutakoen jakin-mina piztu ez ezik, haiei gauza ugari irakatsi zizkien Larreak.

45 sendabelarren inguruko informazioa biltzen du Sendabelarrek dakitena liburuak, eta haiek sor ditzaketen onurak nahiz kalteak zehaztu ditu idazleak. Osasun arloan autonomia bultzatzeko gida izan nahi du liburuak. 2022ko urtarrileko Uztarria aldizkarian hitz egin du Larreak, liburuaz eta bestez. Elkarrizketa, hemen