Rafaela Maria Donearen omenezko meza izango da igandean Esklabetan

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 19a, 09:07

Esklabetako Jesusen Bihotzaren lekaimeen sortzailea izan zen Rafaela Maria Donea. Meza 11:15ean hasiko da.

Igandean, hilak 22, Rafaela Maria Donearen aldeko meza izango da Esklabetako elizan, 11:15ean hasita. Esklabetako Jesusen Bihotzaren lekaimeen sortzailea izan zen Rafaela Maria Donea, eta bere omenezko eukaristian Esklabetako ikasle izandakoek, gurtzaileek nahiz herritar guztiek parte hartu ahal izango dute.