Zozketa

Juaristi ISBk Palenciaren aurka jokatuko duen partidarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko mai. 18a, 10:50

Ostiralean, 21:00etan, Palenciaren aurka Azpeitiko kiroldegian jokatuko duen neurketa irabazten badu, mailari eutsiko dio Azkoitiko eta Azpeitiko taldeak. Zozketan parte hartu nahi dutenek biharko 15:00etara arteko epea dute.

Juaristi ISBk partida erabakiorra jokatuko du ostiralean, 21:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Izan ere, Palenciaren aurka jokatuko duen neurketa irabazten badu, mailari eutsiko dio Azkoitiko eta Azpeitiko taldeak. Iraurgi ISBk emandako sarrera bikoitza zozkatuko du Uztarriak zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek biharko 15:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleen izenak bihar arratsaldean jakinaraziko ditu Uztarriak.