UKTko hedabideetan praktikak egin nahi?

Uztarria.eus 2022ko mai. 17a, 18:02
UKTren komunikabideen mapa.

Kazetaritza ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleek Urolako Komunikazio Taldean praktikak egiteko aukera izango dute 2022ko maiatzaren 30etik uztailaren 29ra bitartean. Maiatzaren 24a izango da praktikaldirako izena emateko azken eguna.

Kazetaritza ikasketak euskaraz egiten ari diren eta komunikazio euskarri ezberdinetan lan egiteko interesa duten ikasleek Urolako Komunikazio Taldean praktikak egiteko aukera izango dute 2022ko maiatzaren 30etik uztailaren 29ra bitartean.

Praktikaldia egiteko interesa duten ikasleek maiatzaren 24a (asteartea) baino lehen bidali behar dute beren curriculuma zuzendaritza@ukt.eus helbidera. Harremanetarako, hautagaiek helbide berera idatzi edo 943-81 38 41 telefono zenbakira dei dezakete.