Airean sarietako bat irabazi du Mikel Aiestaran kazetariak

Julene Frantzesena 2022ko mai. 18a, 09:02
Mikel Aiestaran artxiboko irudi batean. (Quique Kierszenbaum)

Herenegun egin zuten V. edizioaren sari banaketa, Aiestaranek ere jaso zuen aitortza, baina ez zen ekitaldian izan, Jerusalemen delako. Besteak beste, EITB Mediako bi berriemailek jaso zuten saria: Aiestaranek eta Ane Irazabalek.

Mikel Aiestaran kazetariak Euskadiko Irrati eta Telebista Profesional Elkarteak banatzen dituen Airean sarietako bat irabazi du. Herenegun egin zuten V. edizioaren sari banaketa, Aiestaranek ere jaso zuen aitortza, nahiz eta Jerusalemen denez –han bizi da gaur egun–, ekitaldian izaterik izan ez zuen.

Beste hainbaten artean, EITB Mediako bi berriemailek eskuratu dute saria; Aiestaranek eta Ane Irazabalek. Biek ala biek munduko hainbat herrialdetan egin dute lan, baita hainbat gerratan eta gatazkatan ere.

Honako lotura honetan ikus daiteke Aiestarani eta Leire Ventas kazetariari joan zen otsaileko GUKA gehigarriko Parean eta Pareko atalerako egindako elkarrizketa.