Ireki dute padeleko eta teniseko udako ikastaroetan izena emateko epea

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 17a, 15:06
Azpeitiko Udal Kiroldegiko tenis eta padel pistak. (Maialen Etxaniz)

Lau astez, ekainaren 27etik uztailaren 22ra, eskainiko dituzte ikastaroak astelehenetik ostiralera, Azpeitiako Udal Kiroldegiko pistetan. Ikastaroak adin eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude.

Beste urte batez, tenis eta padel ikastaroak eskainiko dituzte udan, Kirol Patronatuaren eskaintzaren barruan. Oñatz tenis klubak eskainiko ditu ikastaroak, eta dagoeneko eman daiteke izena.

Lau astez eskainiko dituzte tenis nahiz padel ikastaroak, astelehenetik ostiralera, Udal Kiroldegiko pistetan. Hain zuzen, ekainaren 27tik uztailaren 1era, uztailaren 4tik uztailaren 8ra, uztailaren 11tik 15era eta uztailaren 18tik 22ra. Saioak 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan eskainiko dituzte.

Ikastaroak adin guztietako eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude, eta taldeak mailaren eta adinaren arabera banatuko dituzte.

Prezioari dagokionez, Kirol Patronatuko abonatuek asteko 25 euro ordaindu beharko dute, eta abonatu gabekoek, 30 euro. Tenis ikastaroetan izena eman nahi dutenek 606-34 16 08 (Joni) eta 685-76 18 63 (Iñaki) telefono zenbakietara deitu edo onatztenis@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute.