Elene Astiazaran eta Malen Ezama, gimnastika erritmikoko Gipuzkoako txapeldun

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 17a, 12:27
Elene Astiazaran eta Malen Ezama, podiumean. (Loretoki)

Eskola mailako gimnastika erritmikoko Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten larunbatean Irunen, eta Loretokiko gimnastek urrezko domina eskuratu zuten, kimu B mailan.

Eskola mailako gimnastika erritmikoko Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten Loretoki taldeko gimnastek joan zen larunbatean, Irunen. Klub horretako kideek kimu B mailan parte hartu zuten. Taldeka, Ikasberri taldeak zazpigarren postua eskuratu zuen, eta Karmelo Etxegarai taldeak bosgarren postua. Bakarka, berriz, Elene Astiazaran aurrena sailkatu zen esku hutsik, eta Malen Ezamak ere urrezko domina eskuratu zuen sokarekin; biek taldea osatu zuten. Sailkapen orokorrean ere lehen postua eskuratu zuten; eta beraz, kimu B mailako Gipuzkoako txapeldunak dira.

Loretokiko gimnastak, larunbatean Irunen.