Eman daiteke izena jubilatuek ekainaren 11n Xoxotera egingo duten irteeran

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 17a, 11:59
Jubilatuek Xoxotera egindako irteera bateko artxibo irudia. (Baigera)

Ekainaren 11rako antolatu dute Xoxotera irteera, baina txangora animatu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Ekainaren 8an itxiko dute izen-ematea. 

Ohiturari jarraituz, Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak Xoxoterako irteera antolatuko du ekainaren 11rako, eta dagoeneko eman daiteke izena bertan parte hartzeko. Azpeitiko Udalaren laguntzaz antolatu dute irteera, eta nahi duen oro anima daiteke. Interesa dutenek, Baigeraren bulegoan edo elkarteko edonorekin harremanetan jarrita egin beharko dute izen-ematea ekainaren 8a baino lehen. 

Ekainaren 11n plazan jarriko dute hitzordua, 10:30ean. Elkarteak jakinarazi duenez, "nahi duenak kotxez igo ahalko du Xoxotera. Ondoren, 11:30ean, meza egingo dute, eta ondoren hamaiketakoa Xoxoteko aterpetxean. 

Baigerako kideek azaldu dutenez, egun horretan eguraldi txarra egitekotan, ekainaren 18ra atzeratuko dute irteera.