Homofobiaren eta Transfobiaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin bat egin du udalak

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 17a, 10:49
(Argazkia: Azpeitiko Udala)

LGTBI+ komunitatearen aurkako diskriminazioa salatzeko eguna da gaur, eta horren harira, koloretako bandera ezarri dute udaletxeko balkoian.

Maiatzaren 17a da gaur, Homofobiaren eta Transfobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna; LGTBI+ komunitatearen aurkako diskriminazioa salatzeko eguna, hain zuzen ere. Egun horretako aldarriekin bat egin du Azpeitiko Udalak. Hori adierazteko, koloretako bandera ezarri dute udaletxeko balkoian. "Azpeitia denok lasai eta aske bizitzeko lanean jarraituko dugu", adierazi du erakundeak.