Bi autok elkar jo dute Lasao parean, eta bi pertsona zauritu dira

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 17a, 09:36
Lasaon gertatu da ezbeharra.

09:15ean, bi ibilgailuk istripua izan dute GI-3272 errepidean, Lasaon. Bi pertsona zauritu dira, eta anbulantzia bertaratu da haiek artatzera. 

Bi autoren arteko istripua gertatu da 09:15ean, GI-3272 errepidean, Lasao parean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi pertsona zauritu dira, eta anbulantzia bertaratu da haiek artatzera. Une honetan (09:35), ibilgailuei txandaka ari dira pasoa ematen.