'La vida secreta de los arboles' dokumentala emango dute bihar, Gnat Zinema erakustaldiaren barruan

Julene Frantzesena 2022ko mai. 17a, 08:11
'La vida secreta de los árboles' filmaren irudi bat.

Foru Aldundiak antolatutako Gnat Zinema erakustaldiko bigarren emanaldia izango da bihar Soreasu antzokian (19:00). Emanaldia bukatzean, Iñaki Aizpuru botanikan adituak solasaldia eskainiko du. 

Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren Erakustaldiaren zirkuituan sartuta da aurten ere Azpeitia, eta Foru Aldundiak antolatutako Gnat Zinema erakustaldiko bigarren emanaldia izango da bihar Soreasu antzokian (19:00). Jorg Adolph eta Jan Haft zuzendarien La vida secreta de los arboles ikusi ahal izango dute herritarrek doan, eta emanaldia bukatzean, Iñaki Aizpuru botanikan adituak solasaldia eskainiko du.

Peter Wohllebenen La vida de los arboles liburu arrakastatsuan oinarritutako dokumentala da, eta idazlea bera da protagonista: "Wohllebenek modu entretenigarri eta argigarrian hitz egiten digu zuhaitzen elkartasunari eta kohesioari buruz, eta gero eta ugariagoa den irakurle komunitatearen barru-barruan jotzen du: basoan barrena egindako bisitaldietan, bertan bizi diren izaki bizidun harrigarri horietara hurbiltzen gaitu".