Scooter topaketa egingo dute igandean herrian

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 18a, 09:00
Zenbait scooter, artxiboko irudi batean.

10:00etatik 11:00etara bitartean elkartuko dira plazan, eta kostatik itzulia egin ostean, bazkaria egingo dute Sanagustin kulturgunean.

Scooter topaketa egingo dute igandean, maiatzak 22, Azpeitian. 10:00etatik 11:00etara ongietorria izango da plazan. Ondoren, 11:ooetan hasita, kostatik itzulia egingo dute bertaratzen direnek. Pasiera horren ostean, 14:30ean, Sanagustinen elkartuko dira bazkaltzeko, eta motozaleak bazkaltzen ari diren bitartean, haien motoak ikusteko aukera izango dute herritarrek. Guztira, 30-40 bat Vespa eta Lambretta elkartuko dira.