Eskulan tailerra eta ipuin kontaketa saioa izango dira datozen asteetan Udal Liburutegian

Julene Frantzesena 2022ko mai. 17a, 09:05

Astelehenean Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako haurrei zuzendutako eskulan tailerra izango da. Hilaren 31n, berriz, Haur Hezkuntzako laugarren mailatik Lehen Hezkuntzako lehen mailara arteko umeei zuzendutako ipuin kontaketa saioa eskainiko du Amaia San Vicentek. Bi hitzorduetara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Datozen asteetan bi hitzordu izango dira Udal Liburutegian. Hain zuzen ere, datorren astelehenean eskulan tailerra izango da, eta hilaren 31n, asteartean, Ipuinaren Ordua izeneko saioa.

Asteleheneko eskulan tailerra Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrentzako izango da, 17:30ean hasita. Plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko dute gaztetxoek liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 telefono zenbakira whatsap mezua bidalita. Ostirala izango da horretarako azken eguna.

Hilaren 31n, berriz, Ipuinaren Ordua egitasmoko saio bat izango da. Amaia San Vicentek eskainiko du Haur Hezkuntzako 4. mailatik Lehen Hezkuntzako 1. mailara arteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa. Emanaldi horretara joan nahi dutenek ere aurrez izena eman beharko dute liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 telefono zenbakira whatsapp mezua bidalita.