'Compartimiento nº 6' filma emango dute igandean eta astelehenean

Julene Frantzesena 2022ko mai. 19a, 08:33

Igandean, 19:30ean izango da saioa, eta astelehenean, berriz, 21:00etan. Bi emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke.

Compartimento nº 6 filma emango dute igandean eta astelehenean Soreasu antzokian, eta denboraldiko azken zinema emanaldiak izango dira. Igandean, 19:30ean izango da saioa, eta astelehenean, berriz, 21:00etan. Bi emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke.

Compartimento nº 6 Finlandian egindako drama generoko lana da, eta Juho Kuosmanen da zuzendaria. Honako hau da filmaren sinopsia: "Finlandiako unibertsitateko emakume gazte batek tren bat hartu du Moskura, Múrmanskeko aztarnategi arkeologikora joateko. Han ezezagun batekin partekatu beharko du konpartimentua, meatzari errusiar batekin. Elkarbizitza horrek eta hainbat gertaerek, pixkanaka, erabat kontrajarriak diren bi izaki horiek lotuko dituzte".