'Sendabelarrek dakitena' liburua aurkeztuko du Garbiñe Larreak asteazkenean

Julene Frantzesena 2022ko mai. 16a, 08:33
Garbiñe Larreak eskainiko du hitzaldia.

19:00etan hasita eskainiko du solasaldia, Azoka Plazan. Elikaguneak antolatu du saioa, eta hara joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena.

Sendabelarrek dakitena liburuaren aurkezpena izango da asteazkenean, Elikaguneak antolatuta. 19:00etan hasita eskainiko du solasaldia Garbiñe Larrea liburuaren egileak Azoka Plazan. Hainbat sendabelarren gaineko azalpenak emango ditu hark. Saiora joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Elikagunean edo 688 68 86 96 telefono zenbakira deituta.