Mahai-ingurua, luntxa eta kontzertua, Itaiaren jardunaldien aurkezpenean

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 14a, 10:19

Atzo aurteztu zituzten Itaiaren jardunaldi nazionalak Azpeitian. Mahai-ingurua egin zuten Sindikatu Zaharrean, eta ondoren luntxa eta Lur eta Eleneren kontzertua Haginpen. 

Euskal Herri mailako jardunaldiak antolatu ditu Itaia emakumeen antolakunde sozialistak bigarren urtez jarraian, eta atzo aurkeztu zituzten jardunaldiok Azpeitian. Jardunaldien nondik norakoak azaltzeko Emakume langileon zapalkuntzaz: kultura, hezkuntza eta politika izenburudun mahai-ingurua eskaini zuten eskualdeko hainbat gaztek Sindikatu Zaharrean. Ondoren luntxa egin zuten Haginpen, eta gauean Lur eta Eleneren kontzertua izan zen taberna berean.

Ekainaren 4an egingo dituzte Itaiaren jardunaldi nazionalak Hernanin (Gipuzkoa), eta bertaratu nahi dutenentzat izen-emate orria Haginpen dago eskuragarri. 

(Argazkiak: Itaia)