Hasi dira Domusa Teknik 40 MLK lasterketarako dortsalak banatzen

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 13a, 17:55
Azoka Plazan ari dira dortsalak banatzen. (Ihintza Elustondo)

Korrikalariek Azoka Plazan jaso ditzakete dortsalak gaur, ostirala, 20:00etara bitartean, eta bihar, larunbata, 06:00etatik 07:30era bitartean. Era berean, boluntarioei kamisetak banatzen ari dira Azoka Plazaren atarian, baita babesleei ere.

Bihar jokatuko dute Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren lehen edizioa. 08:00etan abiatuko da proba Azpeitiko plazatik, eta guztira, 420 korrikalari inguruk parte hartuko dute. Antolatzaileak gaur hasi dira parte hartzaileei dortsalak banatzen: korrikalariek Azoka Plazan jaso ditzakete dortsalak gaur, ostirala, 20:00etara bitartean, eta bihar, larunbata, 06:00etatik 07:30era bitartean. Era berean, boluntarioei kamisetak banatzen ari dira gaur Azoka Plazaren atarian, baita babesleei ere.

Bestalde, bihar korrikalarientzako kontsigna zerbitzua izango da udaletxearen azpian 06:00etatik 20:00etara bitartean, eta partaideek Izarraitz pilotalekuan dutxatzeko aukera izango dute.

Lasterketaren inguruko informazio gehiago nahi duenak hemen eskura dezake.