Zozketa

Zetak taldearen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko mai. 12a, 15:34

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean, eta irabazleak Olatz Odriozola eta Xabier Agirretxe izan dira.

Zetak taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, maiatzak 14, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Uztarriak Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu parte hartzen zuten bazkide guztien artean. Herritar ugarik parte hartu du zozketan, eta irabazleak Olatz Odriozola eta Xabier Agirretxe izan dira.