Oinezkoen pasabidea egokitzen ari dira Munategi parean

Julene Frantzesena 2022ko mai. 12a, 14:53
Semaforoa jartzen ari dira Munategin. (Azpeitiko Udala)

Semaforo bat jarriko dute, oinezkoentzako pasabidea segurua izan dadin. Azken asteetan ari dira lanak gauzatzen, eta udalak adierazi duenez, laster izango da martxan semaforoa.

Munategi parean, Basarte industrialdeko biribilgunearen ondoan, semaforoa jartzeko lanak egiten ari da Azpeitiko Udala. Oinezkoentzako pasabidea segurua izan dadin ari da erakundea lanak egiten: "Errepidea oinez pasatu behar dutenek modu seguruan egin ahal izatea da helburua". Azken bi asteotan ari dira semaforoa jartzeko lanak egiten, eta datozen egunetan izango da martxan. Oinezkoen pasabide hori egokitzeko 34.744 euroko inbertsioa egin du udalak.