Desoreka bipolarraz aritu da Nerea Astigarraga Emakumeen Txokoan

Mailo Oiarzabal 2022ko mai. 12a, 10:05
Nerea Astigarraga, atzo, Emakumeen Txokoan. (Emakumeen Txokoa)

Berak idatzitako Resetea tu vida liburuan jasotakoen gainean hitzaldia eman zuen azpeitiarrak atzo.

Liburu aurkezpena eta hitzaldia bat egin zituen atzo Emakumeen Txokoan Nerea Astigarragak. Azpeitiarrak Resetea tu vida izeneko liburua idatzi du, eta han jasotakoak hizpide izan zituen atzoko saioan. Idazleari desoreka bipolarra diagnostikatu zioten duela urte batzuk, eta gai horren inguruan idatzi du, hain zuzen ere, liburua.