XVI. mendeko geopolitikaz hitzaldia eman du Idoia Arrietak

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 12a, 09:40
Hainbat lagun elkartu zen atzoko saioan. (Urolakoen Nafar Zuzterrak)

Gure memoriaren une lausoak. XVI. mendeko geopolitikaren oharrak izeneko hitzaldia eman du historialariak Azoka Plazan, eta hainbat lagun bertaratu da.

Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatuta, Gure memoriaren une lausoak. XVI. mendeko geopolitikaren oharrak izeneko hitzaldia izan zen atzo, Azoka Plazako lehen solairuan. Idoia Arrieta historialaria aritu zen hizlari, eta antolatzaileen arabera, "oso interesgarria" izan zen saioa. Era berean, irailean egitekoak ziren gazteentzako aurkezpena egin zuten, baita antolaketarako gonbidapena ere.