KZguneak hainbat ikastaro eskainiko ditu ekainean zehar

Azpeitiko KZguneko irudi bat. (Anartz Izagirre)

Hainbat gairen inguruko saioak izango dira, aurrez aurrekoak, urrunekoak zein bideokonferentzia bidezkoak. Ikastaroetan izena emateko ohiko bideak ezarri ditu KZguneak.

Ekainean zehar Azpeitian izango diren ikastaroen berri eman du KZguneak, eta askotariko gaien inguruko saioak izango dira aurrez aurre nahiz online. Euskaraz, guztira, hamabi ikastaro eskainiko dituzte, eta besteak beste, honakoak izango dira: Whatsapp aplikazioaren inguruko ikastaroa, android gailuen erabileraren ingurukoa, Osakidetzarekin izapideak online egiten ikastekoa eta Google argazkien ingurukoa. Honako lotura honetan kontsulta daitezke ikastaro guztiak eta horien inguruko xehetasunak zein ordutegiak.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea (Foruen Ibilbidea 18, Enparan Dorretxea, 1. solairua), astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide