Zozketa

'Improvisa una antiga poesia' emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko mai. 10a, 10:51

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek ostiraleko 12:00etara arteko epea dute.

Remundu Piras poeta eta inprobisatzaile sardiniarraren obran oinarritutako Improvisa una antiga poesia ikuskizuna izango da hurrengo ostiralean, maiatzak 20, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Tra Parola e Musica-Casa di Suoni e Racconti erakundeak ekoiztutako emanaldirako Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek ostiraleko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleen izenak ostiralean jakinaraziko ditu Uztarriak.

.