Pandemia igarota, Mila Altuna bidelagunak berriro jaso du Gorka Fernandez bidelariaren bisita

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 9a, 14:23
Mila Altuna eta Gorka Fernandez San Martin egoitzaren aurrean. (San Martin egoitza)

Fernandez Sevillan bizi da, baina askotan etorri izan da Azpeitira Altuna bisitatzera. Pandemia tarteko bertan behera utzi zituzten aurrez aurreko bisitak, eta bi urteren ostean, Fernandez San Martin egoitzan izan da gaur goizean Altunari bisitan. 

Urteak dira San Martin egoitzako egoiliar Mila Altuna azpeitiarra eta Gorka Fernandez barakaldarra Mintzanet egitasmoan parte hartzen hasi zirela. Altuna bidelaguna da, eta Fernandez bidelaria, eta rol horiek hartuta Internet bidez elkarrekin euskaraz hitz egiten aritzen dira. Fernandez Sevillan bizi da, baina askotan etorri izan da Azpeitira Altuna bisitatzera. Pandemia tarteko bertan behera utzi zituzten aurrez aurreko bisitak, eta bi urteren ostean, Fernandez San Martin egoitzan izan da gaur goizean Altunari bisitan. 

San Martin egoitzako arduradunen hitzetan, "amona-iloba balira bezala begiratzen diote elkarri": "Familiaz gain, Milaren osasunaz etbr hitz egin dute. Gainera, saioak berreskuratuko dituztela adierazi dute".

Mila Altuna San Martin egoitzako egoiliarra da, eta ez da Euskal Herrian adinekoen egoitzetan bizi den Mintzaneteko parte-hartzaile bakarra, baina bai aitzindaria. Hain zuzen ere, Azpeitiko San Martin egoitzakoak izan ziren Mintzaneten parte hartzen hasi ziren lehen egoiliarrak. Mintzanetek euskaldunak (bidelagunak) eta euskara ikasten ari direnak (bidelariak) Internet bidez harremanetan jarri eta horiek euskara praktikatzea du helburua.