Eman daiteke izena datorren asteleheneko Ipuinaren Ordua saioan

Julene Frantzesena 2022ko mai. 10a, 14:26
Iaz egindako Ipuinaren Ordua saio bateko irudia.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrei zuzendutako saioa 17:30ean izango da, Udal Liburutegian. Ostirala bitartean eman ahal izango da hara joateko izena.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrei zuzenduta, Ipuinaren Ordua saioa izango da datorren astelehenean, maiatzak 16, Udal Liburutegian. 17:30ean hasiko da saioa, eta hara joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, plazak mugatuak direlako.

Ostirala izango da horretarako azken eguna, eta interesatuek liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 telefono zenbakira whatsapp mezua idatzita.