Zomorroen tailerra egingo dute igandean Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 10a, 09:00

6 eta 12 urte bitartekoei eta beren familiei zuzendutako saioa izango da. Parte hartu nahi dutenek ostirala baino lehen eman behar dute izena.

Zomorroen inguruko tailerra egingo dute igandean, maiatzak 15, Azpeitiko Ekoetxean. 6 eta 12 urte bitartekoei eta beren familiei zuzendutako saioa izango da. Interesa dutenek ostirala –maiatzaren 13a– baino lehen eman behar dute izena, 943-81 24 48 telefonora deituta. Parte hartzaileek intsektu bat identifikatzen duten ezaugarri nagusiak ezagutuko dituzte, eta intsektu bat sortuko dute.