XVI. mendeko geopolitikaz hitzaldia izango da bihar

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 10a, 08:30
Idoia Arrieta historialaria izango da hizlaria. (Elkanori Bira)

Gure memoriaren une lausoak. XVI. mendeko geopolitikaren oharrak izeneko hitzaldia emango du bihar Idoia Arrietak, 19:00etan, Azoka Plazako lehen solairuan.

Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatuta, hitzaldia izango da bihar, asteazkena. Gure memoriaren une lausoak. XVI. mendeko geopolitikaren oharrak izenburua jarri diote saioari, eta Idoia Arrieta izango da hizlaria. Era berean, irailean egitekoak ziren gazteentzako aurkezpena egingo dute, baita antolaketarako gonbidapena ere. Azoka Plazako lehen solairuan izango da saioa, 19:00etan hasita.