Giro ederrean egin dute Gazte Astea

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 9a, 10:00

Gazte Astearen barruan, hitzaldiak, otorduak, kontzertuak nahiz ikuskizunak izan dira Azpeitiko Gaztetxean.

Azpeitiko Gaztetxeak antolatuta, Gazte Astea egin dute joan berri den astean. Hain zuzen ere, astelehenetik igandera, hainbat ekintza izan dira Gaztetxean bertan. Astelehenean bota zuten egitarauari hasiera emateko suziria, eta ordutik aurrera, hainbat hitzaldiz, otorduz, musikaz nahiz magia ikuskizunaz gozatu ahal izan dute herritarrek.

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)