Juanjo Altuna: "Zegoen mailarekin, ez nuen espero irabazterik, eta oso pozik nago"

Julen Imaz-Julene Frantzesena 2022ko mai. 9a, 09:14

22 helduk eta 18 haurrek eta gaztetxok parte hartu dute egitasmoaren lehen edizioan, eta irabazleekin nahiz parte hartzaile hainbatekin hitz egin du Erlo Telebistak honako bideo honetarako.

Juanjo Altunak irabazi zuen atzo Azpeitian egin zen I. Kale Pintura Lehiaketa. 22 helduk eta 18 haurrek eta gaztetxok parte hartu dute egitasmoaren lehen edizioan, eta beraz, "arrakastatsua" izan dela adierazi zuten haren antolatzaileek.

Altuna arrasatearrarekin nahiz Izeia Rodriguez haurren mailako garailearekin hitz egin du Erlo Telebistak, baita lehiaketako hainbat parte hartzailerekin ere. Honako bideo honetan ikus daitezke haien adierazpenak.

Lehen edizioa irabaztea "amets" bat dela azaldu zuen Altunak: "Zegoen mailarekin, ez nuen espero irabazterik, eta oso pozik nago".

Erlazionatuak